XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere arerioek, gizonen arteko guda, liskar eta burrukak astantzeko gai izan eztala diñote yardukitzeko; baña ortan eztago kristautasunarentzat errurik; Ludi ontan ori, gizonaren giriñaengatik, eziña dalako, ta gizona bizi dan bitartean, amaika zioengatik, beti pake ta anaitasuna apurtzeko bideak sortzen diralako, gizon aurreratuenen artean ere, ta ori gizadiaren muñean dagoen zoritxarra dala ezin ukatu.

Baña, jarraitzen diran elburuak geyenetan lortzen ezpadira ere, gizadiaren bear aundienetakoa, aur eta gazteen aziera dala aintzakotzat artzekoa dugu ta ezinbesteko izarian ere.

Ortarako kristautasunak bere eginbidea bete egin du mendez-mende beste edonork baño obeto, ain zuzen gizonaren biotz eta gogoa Yainkoa`rentzat irabaztea bere jo-muga bereziena izan dalako.

Xede ortaz, noski, Yainkoa`ren legedia artzen du oñarriz, eta araubide ortan zillegizko norabide on eta egokiena dalako, orra aur, gazte ta gizonak zuzen azteko bide gotor eta aukerakoena.

Orrela azitako gizona, gero, oker ibilli diteke bere biziaren zear, baña ez artu duen azieraren ondorioz bezela, aurka artu duen beste bidetik joatea nayago izan duelako baño.

Irakaskintza, gai ta yakintza-mota guziak, gutxi gorabera, berdin izango dira edozein eraz jakin-erazita; baña aziera ez, ortan bide ta elburuak ezberdiñak izan ditezke, alkarren aurka sarritan.

Orrengatik azieran dago garrantzi aundiena, gizonarengan bere bizi guzirako eraginkor aundiena izan ditekelako; ta kristautasuna ortarako bere aziera berezia darabil zentzunez beterik.

On eta gaitza bereizten ditu aziera orrek zorrotz eta ertsiki, gizakia onera eramateko xede bikañez; eta ortan edo datza bere yaukaltasuna, bai ta bere garaipena ere; gaitzari buruz eztu uzterik egiten eta ori ere oñarri indartsu ta gotorra bere ekintzarako.

Betidanik orrela jokatu du kristautasunak, eta orrengatik berak emandako aziera onenetakotzat artu bear da.

Geron aldetik, orixe opa diogu gure Erri`an ematen eta emango dan aziera guzirako Gurasoek, lenengoz, euki bear-izango lukete yoran berezi ori, ta beren aurren onurako, ortaz oldoztu bear dute luze ta sakon; jakin dezatela beren erabakietan, beren aurren gerokoa bakarrik jokatzen eztala, Erri osoarena ere baizik.